Itxi

Futbola

Errege Kopa

Bartzelona eta Sevilla, finalerdietako tramitea gainditzera

Erredakzioa

Barçak Mestallan jokatuko du Valentziaren aurka asteazkenean (21:00). Katalanek 7-0 irabazi zuten joaneko partida. Bestalde, ostegunean jokatuko da Celta-Sevilla (4-0, joanekoan) partida, 20:30ean.

  • Bartzelona-Valentzia (7-0). Argazkia: EFE

    Finalerdietako joaneko Bartzelona-Valentzia (7-0) partidako irudia. Argazkia: EFE

Asteazken eta ostegun honetan jokatuko dira Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidak. Joaneko norgehiagoketetan ia erabakita geratu ziren kanporaketak. Bartzelonak eta Sevillak finala oso gertu dute.

Barçak 7-0 irabazi zion Valentziari joaneko partidan eta asteazken honetan jokatuko dute itzulerako partida, Mestallan, 21:00etan. Beste finalerdian, aldiz, Sevillak 4-0 irabazi zion Celtari joaneko partida. Galiziarren eta andaluziarren arteko itzulerako lehia ostegun honetan jokatuko da Balaidosen, 20:30ean.

Finalerdietako itzulerako partidak:

Otsailak 10, asteazkena

Valentzia-Bartzelona (21:00etan)

Otsailak 11, osteguna

Celta-sevilla (20:30ean)