Itxi

Futbola

BBVA Liga

Euskal taldeek badituzte 30. jardunaldirako datak eta ordutegiak

Agentziak | Erredakzioa

Eibarrek Getaferen zelaia bisitatuko du martxoaren 18an (ostirala); biharamunean, Realak Las Palmas jasoko du Anoetan; eta Athleticek Espanyolen zelaian jokatuko du igandean.

  • Asier Illarramendi, Las Palmasen aurkako partidan, Kopan. Argazkia: EFE.

    Asier Illarramendi, Las Palmasen aurkako partidan, Kopan. Argazkia: EFE.

BBVA Ligako 30. jardunaldiak baditu data eta ordutegi ofizialak. Euskal taldeek egun eta ordu hauetan jokatuko dute: Eibarrek martxoaren 18an (ostirala), 20:30ean, jokatuko du Getafen; Realak martxoaren 19an (larunbata), 18:15ean, jokatuko du Anoetan, Las Palmasen aurka; eta Athleticek, biharamunean, 12:00etan, Bartzelonan, Espanyolen kontra.

Hau da 30. jardunaldiko partiden zerrenda osoa:

- Martxoak 18, ostirala

20:30, Getafe - Eibar

- Martxoak 19, larunbata

16:00, Sporting - Atletico Madril

18:15, Granada - Rayo Vallecano

18:15, Reala - Las Palmas

20:30, Deportivo - Levante

22:05, Betis - Malaga

- Martxoak 20, igandea

12:00, Espanyol - Athletic Club

16:00, Vila-real - Bartzelona

18:15, Valentzia - Celta

20:30, Real Madril - Sevilla