Itxi

Futbola

Hilaren 27an

Korsika-Euskal Selekzioa partida, Ange Casanova futbol-zelaian

Agentziak | Erredakzioa

Etxetik at azken urteotan jokatuko duten bosgarren partida izango da: Katalunian 2006an eta 2015ean, Venezuelan 2007an eta Estonian 2011an jokatu baitu Euskal Selekzioak.

1:21

Korsikaren eta Euskal Selekzioaren arteko partidaren aurkezpena egin zen bart Ajaccion. Bertan, Euskadiko Futbol Federazioko ordezkariak izan dira, esaterako, Mikel Etxarri hautatzailea.

Euskal Selekzioak Korsikaren aurka jokatuko duen partidaren aurkezpenean Ajaccioko Ange Casanova futbol-zelaian jokatuko dela baieztatu zuten; neurketa hilaren 27an, iluntzeko 20:00etan jokatuko da.

4.000 zaleentzako tokia du Ange Casanovak eta bertan Frantziako Ligako 1. Mailan dagoen Gazelec Ajacciok jokatzen du.

g> jokatzen du.