Itxi

Futbola

Urte berean

CR7 eta Pepe, Txapeldunen Liga eta Eurokopa irabazi dutenen multzoan

A.B.

Portugaleko bi jokalariek 10era igo dute urte berean Champions League eta Eurokopa irabazi duten jokalarien zerrenda.

  • Pepe eta Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Pepe eta Cristiano Ronaldo, Eurokopako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Cristiano Ronaldo eta Pepe sartu dira urte berean Eurokopa eta Txapeldunen Liga edo Europako Kopa irabazi duten jokalarien zerrendan. 2016. urtera arte zortzi jokalarik besterik ez dute lortu Europako titulu bikoitza. Orain, zerrenda hamar jokalarira igo da.

Luis Suarezek Europako Kopa irabazi zuen Inter Milanekin eta Eurokopa Espainiarekin 1964an; Ronald Koeman, Hans Van Breukelen, Wim Kieft, Berry Van Aerle eta Gerald Vanenburg jokalariek PSVrekin Europako Kopa eta Holandarekin Eurokopa irabazi zuten 1988an; Fernando Torresek eta Juan Matak Txapeldunen Liga irabazi zuten Chelsearekin eta Eurokopa Espainiarekin, 2012an.

Pepek eta Cristiano Ronaldok Real Madrilekin Txapeldunen Liga eta Portugalekin Eurokopa irabazi dute, 2016. urtean.

Eurokopa eta Txapeldunen Liga urte berean irabazi duten jokalariak:

Luis Suarez (Europako Kopa Inter Milanekin eta Eurokopa Espainiarekin, 1964an)

Ronald Koeman (Europako Kopa PSVrekin eta Eurokopa Holandarekin, 1988an)

Hans Van Breukelen (Europako Kopa PSVrekin eta Eurokopa Holandarekin, 1988an)

Wim Kieft (Europako Kopa PSVrekin eta Eurokopa Holandarekin, 1988an)

Berry Van Aerle (Europako Kopa PSVrekin eta Eurokopa Holandarekin, 1988an)

Gerald Vanenburg (Europako Kopa PSVrekin eta Eurokopa Holandarekin, 1988an)

Fernando Torres (Txapeldunen Liga Chelsearekin eta Eurokopa Espainiarekin, 2012an)

Juan Mata (Txapeldunen Liga Chelsearekin eta Eurokopa Espainiarekin, 2012an)

Cristiano Ronaldo (Txapeldunen Liga Real Madrilekin eta Eurokopa Portugalekin, 2016an)

Pepe (Txapeldunen Liga Real Madrilekin eta Eurokopa Portugalekin, 2016an)