Itxi

Futbola

Gertakaria

Angel Maria Villarren iloba hilik agertu da Mexikon

Agentziak | Erredakzioa

Espaniako Kanpo-arazoetarako mininstroak baieztatu duenez, bahituta zegoen Espainiako Futbol Federazioaren iloba bat hilik agertu da Mexikon.

  • Angel Maria Villar

    Angel Maria Villar

Espainiako Futbol Federazioaren presidente Angel Maria Villarren iloba baten heriotza baieztatu du Espainiako Kanpo-arazoetarako ministroak, Jose Manuel Garcia-Margallok. Tolucan (Mexiko) bahituta zegoen.

"Bahitzaileek kutxazain batean harrapatu zuten eta familiari deitu zioten. Dirua jaso dute, baina eskatutakoa baino gutxiago, eta onik irtengo zela uste genuen. Zoritxarrez ez da horrela izan", esan du Margallok Onda Cero irrati-katera.