Itxi

Futbola

Emakumezkoen futbola

Euskal selekzioak Irlandaren aurka jokatuko du azaroaren 26an Dublinen

Agentziak | Erredakzioa

Partida Lehen Mailan hamaikagarren jardunaldia jokatu ondoren dagoen atsedenaldia aprobetxatuz jokatuko da.

0:41

Euskal selekzioak Irlandaren aurka neurtuko ditu indarrak azaroaren 26an, Dublineko Tallaght estadioan, Euskadiko Futbol Federazioak aditzera emandakoaren arabera. Irlanda 30. postuan da FIFAko sailkapenean.

Partida 15:30ean hasi eta Lehen Mailan hamaikagarren jardunaldia jokatu ondoren dagoen atsedenaldia aprobetxatuz jokatuko da.

Irlanda Espainiarekin lehiatu zen Holandako 2017ko Eurokoparako sailkatze-multzoan. Laugarren egin zuten irlandarrek, bost taldeko multzoan, Espainiaren, Portugalen eta Finlandiaren atzetik. Bosgarren Montenegro izan zen.