Itxi

Futbola

Ofiziala

Cristiano Ronaldok kontratua berritu du Real Madrilekin 2021era arte

Erredakzioa

Kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko 2021. urteko ekainaren 30era arte.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

Real Madril eta Cristiano Ronaldo bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko akordiora iritsi dira, eta Portugaleko jokalariak 2021. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratu berria.

Kontratu berritzea ofizial egin du Real Madrilek igande honetan bere webgunean argitaratu duen ohar baten bitartez. Florentino Perezek eta Cristiano Ronaldok sinadura ekitaldia egingo dute astelehenean Santiago Bernabeu estadioan.