Itxi

Futbola

Nou Campen

Bartzelonak eta Real Madrilek bana egin dute Klasikoan

Agentziak | Erredakzioa

Luis Suarezek aurretik jarri ditu kataluniarrak 53. minutuan. Berdinketa, Sergio Ramosek egin du, 90.ean.

  • Messi eta Cristiano Ronaldo. Argazkia: Efe.

    Messi eta Cristiano Ronaldo. Argazkia: Efe.

Sergio Ramosek azken minutuan egindako golak puntu bat eman dio Real Madrili Bartzelonaren aurka Nou Campen jokatutako partidan. Ondorioz, madrildarrek sei puntuko aldea izaten jarraitzen dute kataluniarrekin.

Luis Enriqueren taldeak garaipena lortuko zuela zirudien Luis Suarezek 53. minutuan egindako golari esker. Uruguaiko aurrelariak buruz errematatu du Neymarrek egindako erdiraketa.

Baina Real Madrilek ez du amore eman eta 90. minutuan Luka Modricek falta bat atera eta Sergio Ramosek baloia Ter Stegenen atean sartu du.