Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa

Jon Redondo: 'FIFA jardunaldietan jokatzea da helburua'

Agentziak | Erredakzioa

Euskal Selekzioak Gabonetan partida bat jokatzeko formula 'agortuta dagoela' uste du Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendariak, 'zalantzarik gabe babestu behar den festa den arren'.

Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendariak, Euskal Selekzioak Gabonetako partida jokatzeko formula "agortuta dagoela" uste du, "zalantzarik gabe babestu behar den eta zaleen laguntza handia jasotzen duen festa den arren". Helburua "FIFA jardunaldietan" jokatzea da.

Halaber, partidaren egunea San Mames betetzeko deia egin die zaleei.

"2017a Euskal Selekzioak, berriz ere, FIFA jardunaldietan jokatu ahal izango duen urtea izan behar da, eta ezin da gehiago luzatu", esan du Redondok Radio Euskadin. Data horietan jokatzeko bi maila daude: lehenengo maila, FIFAko kideentzat, eta bigarrena, FIFAko kide den selekzio baten eta ez den beste baten edo "eskualde elkarte" baten arteko partidetarako.

Kirol zuzendariak ez du "hain zail" ikusten. "Egin behar dugun lehenengo gauza ahal dugula sinestea da, eta gero Espainiako Federazioa konbentzitzea", gehitu du.

Redondok "FIFAko bost jardunaldiak aprobetxatzearen" alde dago, "partida bat etxean eta beste bat kanpoan egin ahal izateko". Horretarako, Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, "buru belarri ekin" behar dio. "Posible da", esan du.