Itxi

Futbola

FIFA

Cristiano Ronaldok 2016ko jokalari onenaren 'The Best' saria jaso du

Erredakzioa

Jokalari portugaldarrak FIFAren 'The Best' saria jaso du. 2016. urteko jokalri onena izendatu dute Txapeldunen Liga, Europako Superkopa, Kluben Munduko Txapelketa eta Eurokopa irabazi ostean.

Cristiano Ronaldok irabazi du 2016ko jokalari onenaren 'The Best' saria FIFAk astelehen honetan Zurichen (Suitza) egin duen ekitaldian. 2016a amaitu aurretik bere laugarren Urrezko Baloia jaso zuen Cristiano Ronaldok 'France Football'en eskutik eta gaur FIFAk antolatzen duen saria jaso du. Real Madrilekin Txapeldunen Liga, Europako Superkopa (jokatu ez zuen arren) eta Kluben Munduko Txapelketa irabazi ditu, eta Eurokopa Portugaleko selekzioarekin.

Bestalde, FIFAk emakumezkoen mailako jokalari onenaren 'The Best' saria eman dio Carli Lloyd estatubatuarrari. Iaz ere Lloydek irabazi zuen 2015. urteko jokalari onenaren saria.

Ranieri eta Neid, 2016ko entrenatzaile onenak:

Claudio Ranieri (Leicester) entrenatzaileak jaso du 2016ko entrenatzaile onenaen 'The Best' saria FIFAk Zurichen (Suitzan) egin duen ekitaldian. Saria irabazteko hautagaiak ziren Zinedine Zidane (Real Madril) eta Fernando Santos Portugaleko hautatzailea gainditu ditu bozketan.

Emakumezkoen mailan Silvia Neid alemaniarrak jaso du 2016ko entrenatzaile onenearen 'The Best' saria. Txapeldun oilinpikoa izan zen Alemaniarekin 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan. Nagusi izan da saria irabazteko hautagaiak ziren Jill Ellis (AEB) eta Pia Sundhage (Suedia) entrenatzaileen aurretik.

2016ko FIFAren hamaikako onena:

FIFAk 2016ko bere hamaikako onena jakitera eman du Zurichen egin duen ekitaldian. Hauxe da urteko hamaikako onena: Neuer (Bayern); Alves (Juventus), Pique (Bartzelona), Ramos (Real Madril), Marcelo (Real Madril); Iniesta (Bartzelona), Kroos (Real Madril), Modric (Real Madril); Suarez (Bartzelona), Messi (Bartzelona) eta Cristiano Ronaldo (Real Madril).

Puskas Saria, 2016ko gol onena:

Mohd Faiz Subri malaisiarrak jaso du 2016ko gol onenari eskainitako Puskas saria. Subrik faltaz sartu zuen gola Malaisiako Superligan Penang eta Pahang taldeen arteko partidan 2016ko otsailaren 16an. Daniuska Rodriguezek 17 urtez azpiko Hego Amerikako Kopan sartutako gola eta Marlonek Libertadores Kopako Corinthians-Cobresal partidan srtutako gola gainditu ditu.