Itxi

Futbola

Errege Kopa

Reala eta Alaves, final-laurdenetara

eitb.eus

Gipuzkoarrek eta arabarrek bana egin dute Vila-realen eta Deportivoren kontra eta sailkapena erdietsi dute biek.

  • Reala, Oyarzabalen gola ospatzen. EFE

    Reala, Oyarzabalen gola ospatzen. EFE

Reala eta Alaves, Kopako final-laurdenetan izango dira.

Reala aurki aurreratu zen markagailuan, 15. minutuan Mikel Oyarzabalek egin zuen txuri-urdinen gola. 0-1eko emaitzarekin lasaiago jokatu zuen Eusebioren taldeak, baina atsedenaldira heltzeko minutu bat falta zenean Roberto Sorianok egin zuen etxekoentzat gola errebote bat aprobetxatuz.

Bigarren zatian talde horia kanporaketa iraultzeko asmoarekin berdeguneratu zen, baina ez zituzten gol aukera askorik izan.

Alavesek bina egin zuen Coruñan joanekoan, alde txikia, baina nahikoa partidari konfiantzaz aurre egiteko. Atsedenaldian, Edgarrek egindako golari esker, aurretik zen Pellegrinoren hamaikakoa.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, Theo Hernandezek bigarren txartel horia ikusi eta Alaves hamar jokalariekin geratu zen; 62. minutuan Arribasek banakoa jarri zuen markagailuan eta nahiz eta Deportivok abaguneren bat izan gola egiteko ez zuten asmatu. Alaves final-laurdenetarako txartela erdietsi zuen.

Amaituta

2-3 Atletico - Las Palmas (2-0)
1-1 Alavés - Deportivo (2-2)
1-1 Villarreal - R. Sociedad (1-3)
1-2 Kordoba - Alcorcon (0-0)
3-1 FC Bartzelona - Athletic (1-2)

Ostegunean

19:00 Eibar - Osasuna (3-0)
19:00h Celta - Valentzia (4-1)
21:15 Sevilla - R. Madril (0-3)