Itxi

Futbola

Errege Kopa

Bartzelona, aurretik kanporaketan (1-2)

eitb.eus

Luis Suarezek eta Messik egindako golei esker lortu zuten garaipena Vicente Calderon futbol-zelaian. Griezmannek egin zuen etxekoen gola.

  • Messi eta Godin. EFE

    Messi eta Godin. EFE

FITXA TEKNIKOA

ATLETICO MADRIL: Moya; Vrsaljko (Torres, 46'), Godin, Savic, Filipe Luis; Gabi, Saul (Gaitan, 59'), Koke, Juanfran, Carrasco (Gameiro, 70'); eta Griezmann.

FC BARTZELONA: Cillessen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Alba; Mascherano, Rakitic (Denis Suarez, 58'), Andre Gomes (Rafinha, 72'); Messi, Suarez eta Neymar.

GOLAK:

0 - 1, 7', Luis Suarez.
0 - 2, 33', Messi.
1 - 2, 59', Griezmann.

Atletico Madrilek eta Bartzelonak Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu zuten bart Vicente Calderon futbol-zelaian.

Luis Enriqueren taldeak lehen zatian erabakita utzi zuen neurkera, Luis Suarezek eta Leo Messik egindako golekin. Simeoneren taldea bigarren zatian saiatu zen, eta partida berdintzeko abaguneak izan arren, azkenean Griezmannek egindako gola soilik igo zen markagailura.

Camp Nou futbol-zelaian, partida irabazi eta, gutxienez, bi gol egin beharko ditu, Kopako finalera iristeko.