Itxi

Futbola

Zozketa

Celta-Manchester United eta Ajax-Olympique Lyon, Europa Ligako finalerdiak

Agentziak | Erredakzioa

Joaneko partidak maiatzaren 4an jokatuko dituzte, eta itzulikoak, berriz, maiatzaren 11n.

  • Celtako jokalariak Osasunari egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Celtako jokalariak Osasunari egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Vigoko Celtak Manchester United taldea izango du aurkari Europa Ligako finalerdietan, ostiral honetan egindako zozketaren arabera. Beste finalerdian, Amsterdameko Ajax eta Lyoneko Olympiquek neurtuko dituzte indarrak.

Galiziarrek lehen partida Balaidosen jokatuko dute, eta itzulikoa Ingalaterran. Maiatzaren 4an jokatuko dira joaneko partidak, eta maiatzaren 11n itzulikoak. Final handia maiatzaren 24an izango da, Stockholmen.

 

Joaneko partidak (maiatzak 4)

Ajax - Olympique Lyon

CELTA - Manchester United

Itzuliko partidak (maiatzak 11)

Olympique Lyon - Ajax

Manchester United - CELTA