Itxi

Futbola

2-3

Bartzelonak azken minutuan irabazi du Real Madrilen aurkako klasikoa

Erredakzioa

Barçak 2-3 irabazi du Santiago Bernabeu zelaian, Leo Messik partidako 92. minutuan sartutako golari esker. Ligan, blaugranak dira orain lider.

  • Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messik bi gol sartu dizkio Real Madrili. Argazkia: EFE

Bartzelonak 2-3 irabazi dio Real Madrili Santiago Bernabeu zelaian jokatu duten klasikoa, eta Ligako liderrak dira talde merengearekin 75 puntura berdinduta, baina gol average hobea du. Hori bai, Real Madrilek partida bat gutxiago du, Celtaren aurka jokatu beharrekoa.

Casemirok sartu du 1-0ekoa norgehiagokako 28. minutuan. Bost minutu geroago, 33.ean, Leo Messik neurketa berdindu du (1-1). Bigarren zatian, 73. minutuan, Rakiticek 1-2koa sartu du, eta aurretik jarri du Bartzelona. Real Madrilek jokalari bat gutxiagorekin jokatu ditu azken minutuak, Sergio Ramosi txartel gorria atera baitio epaileak. Hala ere, James Rodriguezek binakoa (2-2) sartu du 86. minutuan, baina neurketako azken minutuan Leo Messik 2-3koa sartu du Bartzelonari garaipena emateko.

Fitxa teknikoa:

Real Madril: Navas; Carvajal, Nacho, Ramos, Marcelo; Casemiro (Kovacic, 70. min), Kroos, Modric; Bale (Asensio, 39. min), Cristiano eta Benzema (Kames, 81. min).

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Alba; Busquets, Rakitic, Iniesta; Messi, Alcacer (Gomes, 70. min) eta Suarez.

Golak: 1-0, 28. min, Casemiro; 1-1, 33. min, Messi; 1-2, 73. min, Rakitic; 2-2, 85. min, James; 2-3, 92. min, Messi.

Epailea: Hernandez Hernandez.