Itxi

Futbola

Ofiziala

Ernesto Valverde da Bartzelonako entrenatzaile berria

Erredakzioa

Josep Maria Bartomeu presidenteak ofizial egin du Athleticeko entrenatzaile ohiaren fitxaketa.

Josep Maria Bartomeu Bartzelona taldeko presidenteak astelehen honetan jakinarazi du Ernesto Valverde izango dela Barçaren entrenatzailea datorren denboraldirako.

Azken lau denboraldiak Athletic zuzendu ostean iritsiko da Valverde Bartzelonara. 'Txingurri'k Europan sartu du talde zuri-gorria azken lau urteetan eta Supekopako titulua ere eskuratu zuen 2015ean. Bartzelonari irabazi zion hain zuzen 2015eko Superkopa.

Orain, jokari gisa bi urte (1988tik 1990era) eman zituen klubera itzuliko da Extremadurako entrenatzailea. Athletic bi etapatan zuzendu zuen (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra), Espanyol (2006-2008), Olympiacos bi etapatan (2008-2009 eta  2010etik 2012raino), Vila-real (2009-2010) eta Valentzia (2012-2013) taldeak entrenatu ditu. Orain, Bartzelona gehitu zaio zuzendu dituen taldeen zerrenadari.