Itxi

Futbola

2. B Mailara igoera

Vitoriak irabazi, Beasainek eta Peña Sportek berdindu eta Alaves Bk galdu

Erredakzioa

CD Vitoriak 1-0 irabazi dio Atletico Astorgari, Beasainek bina (2-2) berdindu du Sporting Bren aurka, Peña Sportek bana (1-1) berdindu du Naxararen kontra eta Alaves Bk 3-0 galdu du Ontinyentekin.

1:29

Bigarren B Mailara igozteko playoffetako azken kanporaketan murgilduta dauden lau eskal taldeek igande honetan jokatu dituzte joaneko neurketak eta era guztietako emaitzak lortu dituzte.

CD Vitoriak 1-0 irabazi dio Atletico Astorgari Ipuruan. Beasainek, aldiz bina (2-2) berdindu du Sporting Bren aurka Loinatzen eta Peña Sportek ere berdindu egin du (1-1) Naxararen zelaian. Emaitza txarena Alaves Bk jaso du Ontinyenten aurka 3-0 galduta.

Bigarren B Mailara igozteko playoffetako azken kanporaketetako joaneko partidak:

CD Vitoria-Atletico Astorga (1-0)

Beasain-Sporting B (2-2)

Naxara-Peña Sport (1-1)

Ontinyent-Alaves B (3-0)

Ecija Balompie-Olímpic (1-1)

Alcobendas Sport-Lorca Deportiva (1-2)

Union Adarve-Atletico Malagueño (2-0)

Badajoz-Calahorra (0-0)

Rapido Bouzas-Peralada (1-1)