Itxi

Futbola

Promozioa

Tenerifek eskura du 1. Mailara bueltatzea

eitb.eus

Jorge Saenzek egindako golari esker 1-0 irabazi dute Getaferen kontra.

Tenerifek eta Getafek 1. Mailara igotzeko play offetako finaleko joaneko partida jokatu zuten Heliodoro Rodriguez futbol-zelaian.

Neurketaren 22. minutuan Jorge Saenzek egin zuen gaueko gol bakarra. Nahiz eta hobeto jokatu gol bateko aldea bakarrik izango dute kanariarrek larunbateko bueltako partidan Alfonso Perez Coliseumean.

FITXA TEKNIKOA

CD TENERIFE: Dani Hernández; Raul Camara, Jorge Saenz, German, Camille; Aitor Sanz, Vitolo, Suso (Omar Perdomo, 80'), Shibasaki (Aaron Ñiguez, 83'), Amath (Alberto, 67'); eta Lozano.

GETAFE CF: Guaita; Damian Suarez, Cata Diaz, Cala (Gorosito, 78'), Molinero; Lacen, Faurlin (Paul Anton, 70'), Alvaro Jimenez (Chuli, 67'), Portillo, David Fuster; eta Jorge Molina.

GOLA:

1 - 0, 22', Jorge Saenz.