Itxi

Futbola

Igoera playoffak

Peña Sport eta Vitoria Bigarren B Mailara igo dira

Erredakzioa

Nafarroako taldeak 3-1 irabazi dio Naxarari itzulerako partida eta joanekoa bana (1-1) berdindu zuenez, mailaz igo da. Vitoriak, aldiz, 2-1 galdu du Astorgaren aurka, baina joanekoa 1-0 irabazi zuen.

  • CD Vitoria. Argazkia: @sdeibar

    CD Vitoriako jokalariak igoera ospatzen. Argazkia: @sdeibar

Peña Sportek eta Vitoriak Bigarren B Mailara igotzea lortu dute igande honetan igoera playoffetako azken kanporaketak irabazita. Hirugarren Mailari agur esan eta brontzezko mailan lehiatuko dira datorren denboraldian.

Vitoria Eibarren bigarren taldea da, eta itzulerako partida Atletico Astorgaren aurka 2-1 galdu duen arren joanekoa 1-0 irabazi zuen. Hau dela eta igoera lortu du Vitoriak.

Bestalde, Peña Sportek 3-1 irabazi dio Naxarari itzulerako partida etxean eta joaneko neurketako banako (1-1) berdinketarekin Bigarren B Mailara igotzea lortu du Nafarroako taldeak.

 

ldeak.