Itxi

Futbola

Ofiziala

Messik kontratua berritu du Bartzelonarekin 2021era arte

Erredakzioa

Lionel Messik hiru urtez berritu du kontratua Barçarekin, aurreko kontratua 2018ko ekainan bukatzen baitzitzaion. Diru gehien irabaziko duen jokalaria izaten jarraituko du.

  • Lionel Messi. Argazkia: EFE

    Lionel Messi. Argazkia: EFE

Lionel Messik kontratua berritu du Bartzelonarekin 2021. urteko ekainaren 30era arte. Ondorioz, hiruz urtez berritu du kontratua, aurrekoa 2018ko ekainaren 30ean bukatzen baitzitzaion. Bartzelonak argitu du kontratu-berritzea datozen asteetan sinatuko dela, Messi oporretatik itzultzen denean.

Messik ondoen ordaindutako jokalaria izaten jarraituko du. Bartzelonara 13 urterekin iritsi zen Newell's Old Boys taldetik. Bartzelonaren gazte mailetan jokatu ostean, 17 urterekin egin zuen debuta Barçarekin Montjuicen Espanyolen aurka. Iragan denboraldian 13. denboraldia bete zuen Bartzelonaren lehen taldearekin. Barçarekin 8 Liga, 4 Champions, 5 Errege Kopa, 7 Espainiako Superkopa, 3 Europako Superkopa eta 3 Kluben Munduko Txapelketa irabazi ditu. Barçaren historiako golegile onena da, 583 partidatan 507 gol sartuta.