Itxi

Futbola

Euskal Kopa

Amaiera polemikoa eta garailerik ez Athleticen eta Alavesen arteko finalean

Agentziak | Erredakzioa

Partidako azken minutuan, markagailua bina zegoenean, epaileak txartel gorria atera dio Romerori Athleticeko jokalari bati egindako sarrera gogor baten ondorioz, eta ondoen aldageletan sartu da.

2:15

Athleticek eta Alavesek bina egin dute Euskal Herriko Koparen finalean. Bi taldeak onenak izan dira Liga txapelketan jokatutako euskal derbien sailkapenean. Baina finala irabazlerik gabe amaitu da, epaileak eta bere laguntzaileek zelaia 90. minutuan utzi dutelako, ustez, Oscar Romerori txartel gorria atera eta ondoren izandako iskanbilagatik.

Romeroren bigarren txartel gorria izan da; aurretik, epaileak beste txartel gorri bat atera dio Alaveseko jokalari bati, Alexisi hain zuzen. Zelaitik atera aurretik, jokalariak aurpegitik heldu dio epaileari.

Neurketaren amaieran, eta bigarren txartel gorria atera ondoren, epailea eta bere laguntzaileak zelaitik atera dira. Antza, horretarako arrazoia jokalariek erakutsitako jarrera eta kiroltasun eza izan da.

Kirol arloari dagokionez, Athleticek itxura hobea eman du, bi taldeen artean alde handirik izan ez den arren. Bilbotarrek ostegunean Europa Ligako partida dute Panathinaikosen aurka eta arabarrak baino sasoi puntu bat gehiago dutela nabaritu zaie.

70. minututik aurrera, zuri-gorriak jokalari bat gehiagorekin aritu dira, Alexisek txartel gorria ikusi ostean. Orduan ?Kuko? Zigandaren taldeak garaipena eskura izan du. 2 eta 1 irabazten joan dira Mikel Vesgak lehen zatian eta Aritz Adurizek bigarrenean egindako golei esker.

Baina izandako aukerak ez dituzte aprobetxatu, eta Zubeldiaren taldeak bigarren penalti bat izan du alde (lehenengoa Ibai Gomezek sartu du), eta finala orekatzea lortu dute, Christian Santosek bigarren penalti jaurtiketa hori asmatu ostean.

 

Fitxa teknikoa

2 - Athletic: Kepa (Iago Herrerín, 46. min); Lekue (Sabin Merino, 72. min), Bóveda, Laporte (Etxeita, 46. min), Saborit; San José, Vesga (Mikel Rico, 46. min); Susaeta (De Marcos, 46. min), Raúl García (Muniain, 46. min), Córdoba; eta Williams (Aduriz, 46. min).

2 - Alaves: Fernando Pacheco; Vigaray, Alexis, Rodrigo Ely (Maripán, 46. min), Héctor (Pedraza, 60. min); Burgui (Romero, 74. min), Wakaso (Dani Torres, 60. min), Manu (Pina, 60. min), Ibai Gómez; Rubén Sobrino (Adrián Diéguez, 73. min) eta Christian Santos.

Golak: 1-0, 42. min: Vesga. 1-1, Ibai Gómez, penaltiz. 2-1, 56. min: Aduriz. 2-2, 86. min: Cristian Santos, penaltiz.

Epailea: Palencia Caballero (gipuzkoarra). Epaileak eta bere laguntzaileek zelaia utzi dute 90. minutuan jokalarien arteko iskanbila baten ondorioz, eta, ustez, haietariko batzuek erakutsitako jokabide kaskarragatik.