Itxi

Futbola

Historiako

Emakumezkoen Atletico-Athletic partida, Kinielan

eitb.eus

Irailaren 30ean Lezaman jokatuko den neurketa kinielan egongo da, Santander Ligako partidekin batera.

'Loteriak eta Estatuko Apustuak' martxan jarri du ekimen historiko berria, Emakumeen Iberdrola Ligako partida bat Kinielan gehituko du hemendik aurrera.

Aurrenekoa larunbatean Lezaman jokatuko den Athleticen eta Atleticoren arteko neurketa izango da (16:00etan).

Gutxienez bost jardunaldik izango dituzte Emakumeen Ligako partidaren bat Kinielan; horrez gain jardunaldi berezi bat egongo da martxoaren 11an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat partida gehituko dira jardunaldi horretako kinielara.