Itxi

Futbola

Lehendabiziko asteburua

Athletic, Osasuna eta Reala, Genuine liga txapelketan

eitb.eus

Adimen-desgaitasuna duten pertsonaz osatutako taldeek parte hartzen dute lehiaketa horretan, 'kiroltasuna lehiakortasunaren gainetik jartzeko xedearekin'.

  • Genuine ligan parte hartuko duen Realaren taldekide bat Xabi Prietorekin batera. Argazkia: EiTB

    Genuine ligan parte hartuko duen Realaren taldekide bat Xabi Prietorekin batera. Argazkia: EiTB

Vila-realen kirol-instalazioek hartuko dute asteburu honetan Genuine liga txapelketako lehen jardunaldia. Bertan,16 urte baino gehiago duten jokalariz osatutako 18 taldek parte hartuko dute (tartean Athletic, Osasuna eta Realak) 27 partida jokatzeko. Aipatu jokalariek % 33tik gorako adimen-desgaitasuna izan behar dute egiaztatuta.

Lehiaketaren helburua da "kiroltasuna lehiakortasunaren gainetik jartzea". Horrenbestez, LaLigako webgunean irakur daitekeenez, "txapelketan zehar ez dira bakarrik kirol-emaitzak kontuan hartzen, baita norgehiagoketan erakutsitako kiroltasunezko jarrera positiboak ere. Hori dela eta, jardunaldi bakoitzean taldeek hainbat puntu jasoko dituzte honako alderdi hauek kontuan hartuta: jokalariek, entrenatzaileek eta zaleek izandako portaera, kirol-jarrera eta joko garbia".

Genuine ligako taldeak:

- Athletic
- Atletico
- Celta
- Kordoba
- Deportivo
- Espanyol
- Girona
- Huesca
- Las Palmas
- Levante
- Mallorca
- Nàstic
- Osasuna
- Reala
- Rayo
- Reus
- Valentzia
- Vila-real

Txapelketa hori zortziko futbol eran jokatuko da, eta 3 taldez osatutako 6 multzotan egongo da banatuta. Partida bakoitzak 10 minutuko 4 zati izango ditu.

Asteburu honetan ligako lehendabiziko lehen hiru jardunaldiak lehiatuko dira, larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta igande goizean.

Larunbat goizean:

Athletic-Espanyol, 09:00etan

Reala-Atletico, 10:00etan

Osasuna-Rayo, 12:00etan

Larunbat arratsaldean

Athletic-Valentzia, 16:30ean

Reala-Villarreal, 18:30ean

Osasuna-Levante, 19:30ean

Igande goizean

Depor-Athletic, 09:00etan

Mallorca-Reala, 10:00etan

Huesca-Osasuna, 12:00etan

Liga honetan egingo diren lau kontzentrazioetatik lehena egin ostean, bigarrena Tarragonan jokatuko da 2018ko urtarrilaren 19tik 21era; hirugarrena, Mallorcan, apirilaren 13tik 15era; eta azkena, Vigon, ekainaren 8tik 10era.