Itxi

Futbola

10. jardunaldia

Athletic-Bartzelona urriaren 28an jokatuko da, 20:45ean

Erredakzioa

Ligak 10. jardunaldiko partiden ordutegiak publikatu ditu. Alaves-Valentzia urriaren 28an jokatuko da, 13:00etan. Urriaren 29an, Getafe-Reala (12:00etan) eta Eibar-Levante (18:30ean).

  • San Mames. Argazkia: EFE

    San Mames. Argazkia: EFE

Ligak astelehen honetan publikatu ditu 10. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia Alaves-Valentzia partidak irekiko du urriaren 28an (larunbata), 13:00etan, Mendizorrotzan. Athletic-Bartzelona partida ere urriaren 28an jokatuko da, 20:45ean, San Mamesen.

Igandean, urriaren 29an, Getafe-Reala neurketa jokatuko da 12:00etan. Eibar-Levante partida ere urriaren 29an jokatuko da, 18:30ean.