Itxi

Futbola

Nazioarteko emakumeen partida

Euskal Selekzioa-Txekia partidarako sarrerak, dagoeneko salgai

eitb.eus

Norgehiagoka azaroaren 25ean jokatuko da, Ipuruan, eta sarrerak bost euroko salneurria izango dute.

Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiaren aurka nazioarteko lagunarteko partida jokatuko du datorren azaroaren 25ean, Ipuruan.

Norgehiagoka horretarako txartel-salmenta astelehen honetan jarri da abian 5 euroko salneurrian. Txartelak Euskal Federazioaren webgunean eros daitezke, baita Federazioaren beraren bulegoetan, zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioetako bulegoetan ere.

Halaber, partida egunean bertan, sarrerak erosi ahalko dira Ipuruako txarteldegian bertan, 15:00etatik aurrera.