Itxi

Futbola

Errusia 2018

FIFA eta UEFA 'oso kezkatuta' Espainiako Futbol Federazioaren egoeragatik

Erredakzioa

Espainia 2018ko Munduko Txapelketatik at uzteko mehatxua egin zuen FIFAk ostiralean, Gobernuak Espainiako Futbol Federazioko presidentziaren hauteskundeetan izandako ustezko eraginagatik.

  • Espainiako Futbol Selekzioa. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioko jokalariak Italiari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Futbolaren Nazioarteko Federazioa (FIFA) "oso kezkatuta" azaldu da Espainiako Futbol Federazioaren egoerarekin eta FIFAko ordezkariak Espainiara etorriko direla gaineratu dute, "goi-karguekin" biltzeko, egoerari buruz informazioa biltzeko.

FIFAk Espainia 2018ko Munduko Txapelketatik at uzteko mehatxua egin zuen ostiralean, Gobernuak Espainiako Futbol Federazioko presidentziaren hauteskundeetan izandako ustezko eraginagatik.

Juan Luis Larrea Espainiako Futbol Federazioko presidentea FIFArekin eta UEFArekin bildu zen egoeraz hitz egiteko, urtarrilaren 1ean Moskun egin zen zozketan. "FIFArekin eta UEFArekin izandako bileretan, Espainiako Futbol Federazioaren egoeraren inguruan kezka handia dutela adierazi digute bi erakundeek. Espainiara etorriko dira ahalik arinen kirol-arloko goi-karguekin biltzeko", jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak ohar baten bitartez. Gainera, jakinarazi dute, "Espainiako Futbol Federazioak FIFAren eta UEFAren arauak eta estatutuak errespetatzen jarraituko du".