Itxi

Futbola

19. jardunaldia

Beneventok bere lehen partida irabazi du Italiako ligan

Erredakzioa

Chievo Veronari 1-0 irabazi dio, eta bere historiako lehen garaipena eskuratu du Serie An. 19. jardunaldira arte itxaron behar izan du. Puntu bakarra bildu du sasoi honetan, Milanen aurka berdinduta.

  • Benevento. Argazkia: EFE

    Beneventoko jokalariak Chievo Veronaren aurka lortutako garaipenaren ostean. Argazkia: EFE

Beneventok 1-0 irabazi dio Chievo Veronari larunbat honetan eta bere historiako lehen garaipena eskuratu du Italiako Ligako (Serie A) maila gorenean. 19. jardunaldian irabazi du, aurreko 18 jardunaldietan puntu bakarra eskuratu zuelarik, Milanen aurka bina (2-2) berdinduta.

Massimo Codak sartu du garaipenaren gola Chievoren aurkako partidan. Neurketako minutuan egin du gola, eta 2017. urtea sasoiko lehen garaipena lortuta amaitu du Beneventok.