Itxi

Futbola

Bost urterako

Bartzelonak Coutinho fitxatu du, Liverpooli 160 milioi euro ordainduta

Erredakzioa

Liverpoolen ibili den jokalari brasildarrak bost urterako kontratua sinatu du Barçarekin eta klubaren historiako fitxaketa garestiena da. 400 milioi euroko etete-klausula izango du.

  • Philippe Coutinho. Argazkia: EFE

    Philippe Coutinho Txapeldunen Ligako Liverpool-Sevilla partidan. Argazkia: EFE

Bartzelonak Philippe Coutinho fitxatu du. Liverpoolen ibili den jokalariak bost urterako kontratua sinatu du Barçarekin eta klubaren historiako fitxaketa garestiena da. Brasildarrak 400 milioi euroko etete-klausula edukiko du.

Coutinho fitxatzea 160 milioi euro kosta zaio Bartzelonari; 120 milioi euro finko eta 40 milioi gehiago helburuen arabera. Udan fitxatu nahi izan zuen Coutinho Bartzelonak, baina ez zuen lortu. Neguko merkatuan ez dio ihes egin.