Itxi

Futbola

Bigarren Maila

Joseba Etxeberria, Tenerife taldeko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Euskal teknikariak Bigarren B Mailako Amorebieta utzi du, eta kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du talde kanariarrean.

  • Joseba Etxeberria. Argazkia: EiTB

    Joseba Etxeberria. Argazkia: EiTB

Joseba Etxeberriak Bigarren Mailako Tenerife taldea zuzenduko du denboraldi amaierara arte, ETBk jakin duenez. Talde kanariarrak kargutik kendu zuen larunbatean Jose Luis Marti entrenatzailea eta hau ordezkatzeko Etxeberria aukeratu du.

Etxebe Bigarren B Mailako Amorebieta taldea zuzentzen ibili da orain arte eta larunbatean zuzendu zuen azkenengoz talde bizkaitarra. Partida horretan porrota jaso zuen Reala B taldearen aurka (1-0). Joseba Etxeberriak talde bizkaitarra utzi du jada eta bere talde-teknikoa eramango du Tenerifera.

Amorebietak baieztatu du jada Etxeberriak kluba uzten duela.