Itxi

Futbola

Bigarren Maila

Tenerifek ofizial egin du Joseba Etxeberriaren fitxaketa

Erredakzioa

Euskal teknikariak Bigarren B Mailako Amorebieta utzi eta kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du talde kanariarrean denboraldi amaierara arte.

6:10

Tenerife taldeak ofizial egin du Joseba Etxeberriaren fitxaketa denboraldi amaierara arte. Ondorioz, euskal teknikariak talde kanariarra zuzenduko du Bigarren Mailan denboraldi amaierara arte, igandean ETBk aurreratu zuen bezala.

Bere webgunean, Tenerifek honela iragarri du Etxeberriaren kontratazioa: "Joseba Etxeberria Lizardi (Elgoibar, 1977/9/5) da Tenerifeko entrenatzaile berria. Jose Luis Marti ordezkatuko du entrenatzaile karguan eta asteartean zuzenduko du bere lehen entrenamendua, Mundialitoko instalazioetan, 10:00etan".

Etxeberria, Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara

Etxebe Bigarren B Mailako Amorebieta taldea zuzentzen ibili da orain arte eta larunbatean zuzendu zuen azkenengoz talde bizkaitarra. Partida horretan porrota jaso zuen Reala B taldearen aurka (1-0). Joseba Etxeberriak talde bizkaitarra utzi du jada eta bere talde-teknikoarekin joan da Tenerifera.