Itxi

Futbola

28. jardunaldiko ordutegiak

Eibar-Real-Madril, martxoaren 10ean, larunbatarekin

Agentziak | EITB.EUS

Armaginak eta merengeak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka 13:00etan jokatuko da.

  • 28. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga

    28. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga

Ligak 28. jardunaldiko ordutegiak eman ditu jakitera ostiral honetan. Jardunaldi horretan Eibar eta Real Madrilek elkarren aurka jokatuko dute martxoaren 10ean, 13:00etan.

Espanyol-Reala neurketa biharamunean, igande eguerdian, lehiatuko da; Athletic-Leganes norgehiagoka, berriz, igandeko azkena izango da.

Jardunaldia itxiko duen partida astelehenean (martxoaren 12an) jokatuko dute Alavesek eta Betisek, 21:00etan.