Itxi

Futbola

Larunbatean, 21:30ean

Sevilla eta Bartzelona, Errege Koparen bila

Agenytziak | Erredakzioa

Valvedek bere lehen titulua irabazi nahi du Bartzelonarekin, baina taldea ez dago fisikoki ondo. Sevillarrak ere ez daude boladarik onenean: azken zazpi partidetan ez dute garaipenik lortu.

  • Bartzelonak Liga eta Kopa irabazi nahi ditu aurten. Argazkia: Efe.

    Bartzelonak Liga eta Kopa irabazi nahi ditu aurten. Argazkia: Efe.

Sevillak eta Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte larunbatean jokatuko den Errege Kopako finalean. Kataluniarrek titulua laugarrenez jarraian irabazteko aukera dute, eta andaluziarrek, berriz, azken urteetan egindako gorakada konfirmatu nahi dute, 17 final jokatu baitituzte azken bolada honetan.

Ernesto Valverdek lehen titulua irabazi nahi du Bartzelonako entrenatzaile denetik. Aurtem, gainera, Liga irabaztea ere eskura dute txapelketa amaitzeko bost partida bakarrik falta direnean.

Valverderen taldea fresko iritsiko da Madrilera, Valverdek atsedena eman baitzien titularrei Ligan jokatutako azken partidan.

Sevillari dagokionez, zalantza ugari daude bere errendimenduaren inguruan eta zaila da aurreikuspen bat egitea.

Finalera nagusitasunez iritsi dira, baina ez daude boladarik onenean: azken zazpi partidetan ez dute garaipenik lortu (bost Ligan eta bi Europan). Hiru galdu eta lau berdindu dituzte, eta gola egiteko sailtasunak izan dituzte azken neurketetan.

 

Ustezko hamaikakoak

Sevilla: David Soria; Jesús Navas, Mercado, Lenglet, Escudero; Nzonzi, Éver Banega; Sarabia, Franco Vázquez, Correa; eta Muriel.

Bartzelona: Cillessen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Jordi Alba; Rakitic, Sergio Busquets, Iniesta, Coutinho o Dembélé; Luis Suárez eta Messi.

Epailea: Jesús Gil Manzano (Extremadurako batzordekoa).

Estadioa: Wanda Metropolitano.

Ordua: 21.30ean