Itxi

Futbola

2020KO EUROKOPA

San Mamesek 2020ko Eurokopako lau norgehiagoka hartuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Partida horiek ekainaren 15ean, 20an, 24an eta 28an jokatuko dira, eta horietako azkena final-zortzirenetako lehia bat izango da.

  • San Mames. Artxiboko argazkia: EFE

    San Mames. Artxiboko argazkia: EFE

UEFAk ostegun honetan eman du ezagutzera 2020an jokatuko den Eurokopako egutegia, eta, horren arabera, San Mames futbol zelaiak hartuko dituen partidak ekainaren 15ean, 20an, 24an eta 28an izango dira.

Horietako lehendabiziko hirurak txapelketako E Multzoko partidei dagozkie. Bertan parte hartuko luke Espainiako selekzioak, txapelketan aritzeko sailkatuko balitz. Hala aurreratu zuen egungo FIFAko presidenteak bere garaian, Bilbora bisita egin zuenean. Orduko hartan, UEFAko idazkari nagusi gisa etorri zen.

Laugarren neurketa, ekainaren 28koa, final-zortzirenetako norgehiagoka izango litzateke. Bertan, honako hauek ikusiko lukete elkar: alde batetik, B Multzoko txapelduna; bestetik, A, D, E edo F multzoko hirugarren sailkatua.