Futbola
LaLiga, 28. jardunaldia
Sevilla, garaile, Betisen kontrako derbi historikoan (2-0)
eitb.eus
Julen Lopeteguiren taldeak hiru putuak lortu zituen sailkapeneko hirugarren postua sendotuz.
Sanchez Pizjuan futbol-zelaiak hartu zuen Santander LaLigako bueltaren aurreneko partida (28. jardunaldia). Andaluziarren arteko derbi historikoa etxeko taldearentzat izan zen, Sevillak aise irabazi zion Betisi 2-0.
Ateak itxita jokatutako neurketaren lehen gola Ocamposek penalti polemiko baten bitartez egun zuen 56. minutuan eta 62.ean Fernandok, buruz, bigarren eta azkean erdietsi zuen partida erabakita utziz.
Garaipen honekin Julen Lopeteguiren taldeak hiru putuak lortu eta sailkapeneko hirugarren postua sendotu egin zuen.
Fitxa teknikoa
2 - Sevilla: Vaclík; Jesus Navas, Kounde, Diego Carlos, Reguilon (Escudero, 80'); Fernando, Jordan; Ocampos (Ever Banega, 70'), Oliver Torres (Franco Vazquez, 80'), Munir (Suso, 74'); eta De Jong (En-Nesyri, 70').
0 - Betis: Joel; Emerson, Bartra, Sidnei (Feddal, 46'), Alex Moreno (Pedraza, 78'); Canales, Guido Rodriguez, Aleña (Joaquin, 60'), Tello (Lainez, 60'); Fekir eta Borja Iglesias (Loren, 69').
Golak:
1-0, 56': Ocampos, penaltiz.
2-0, 62': Fernando.
Epailea:
Antonio Miguel Mateu Lahoz. Txartel horia: Emerson (48') eta Bartra (54').