Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak

Real Madril finalerdietan sartu du Chicharitok

Agentziak | Erredakzioa

Ancelottiren taldea mexikarrak 88. minutuan egindako golari esker gailendu zitzaion Atletico Madrili.

1:16

Zazpi saiakera egin ostean, azkenean Real Madrilek mendean hartu du Atletico Madril (1-0), Chicharitok partida amaitzeko bi minuturen faltan egindako golari esker. Ondorioz, Real Madril Txapeldunen Ligako finalerdietan dago, eta lehiaketa hori hamaikagarren aldiz irabazteko aukera izango du.

Oraingoan ez dute 93. minutura arte itxaron behar izan. Luzapenera iritsiko zirela ematen zuenean, Chicharito agertu da, eta ondo baino hobeto aprobetxatu du Cristiano Ronaldok emandako asistentzia bikaina partidako gol bakarra egiteko.

Atleticok ez du erreakzionatzeko denborarik izan, eta agur esan dio Txapeldunen Ligari.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Madril: Casillas; Carvajal, Varane, Pepe, Coentrao (Arbeloa, 90. min); Sergio Ramos, Kroos, Isco (Illarramendi, 92. min); James, Cristiano Ronaldo eta 'Chicharito' Hernández (Jesé, 90. min).

0 - Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Miranda, Godín, Gámez; Arda, Tiago (Giménez, 85. min), Koke, Saúl (Gabi, 46. min); Griezmann (Raúl García, 65. min) eta Mandzukic.

Golak: 1-0, 88. min: Chicharito.