Itxi

Txapeldunen Liga

3. jardunaldia

Arsenal-Bayern, jardunaldiko partida

Erredakzioa

Ingelesek eta Alemaniarrek jokatuko duten partida da astearte honetako lehia nagusia izango da. Bestalde, Bartzelonak BATEren aurka jokatuko du Borisoven.

  • Arsenal. Argazkia: EFE

    Arsenaleko jokalariak Bayernen aurka jokatu aurreko entrenamenduan. Argazkia: EFE

Astearte honetan Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako partidak jokatuko dira, eta lehia azpimarragarriena Arsenalek eta Bayern Munichek Londresen jokatuko dutena izango da.

Ingelesek eta alemaniarrek jokatuko duten norgehiagoka, F multzokoa izango da. Bayern multzoko liderra da sei punturekin eta Arsenal azken postuan da punturik gabe. Multzoko beste partidan, hiru punturekin berdinduta dauden Dinamo Zagreb eta Olympiacos neurtuko dira.

E multzoan, liderra den Bartzelonak (4 puntu) BATEren (hirugarren, 3 punturekin) aurka jokatuko du Borisoven. Multzoko beste neurketan, Bayer Leverkusenek (bigarren, 3 punturekin) azken postuan den Erroma (puntu bakarra) izango du aurkari.

Porto-Maccabi Tel-Aviv eta Dynamo Kyiv-Chelsea izango dira G multzoko hirugarren jardunaldiko partidak. Ukrainarrak dira multzoko liderrak lau punturekin eta Porto da bigarren sailkatua puntu kopuru berdinarekin. Chelseak hiru puntu ditu, eta Maccabi dago azken postuan, punturik gabe.

Bukatzeko, H multzoan, liderra den Zenitek (6 puntu) azken sailkatua den Olympique Lyonen (puntu bat) aurka jokatuko du San Petesburgen. Bestalde, bigarren sailkatua den Valentziak (hiru puntu) Mestallan jokatuko du Genten (puntu bat) aurka.

ntu bat) aurka.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga