Itxi

Txapeldunen Liga

Seigarren jardunaldia

Wolfsburg, United eta PSV, hurrengo fasera sailkatzeko lehian

Erredakzioa

Hiru talde hauek B multzoan daude, eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak dituzte. Bestalde, Benficak eta Atleticok, C multzoko lehen postua dute jokoan.

  • Schweinsteiger eta Young. Argazkia: EFE

    Schweinsteiger eta Young (Manchester United) Wolfsurgen zelaian entrenatzen. Argazkia: EFE

Astearte honetan Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako seigarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Gauza asko daude erabakitzeke oraindik.

B multzoa da jokoan gauza gehien dituena. Wolfsburg, Manchester United eta PSV Eindhoven taldeek final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak dituzte. Alemaniarrak dira liderrak 9 punturekin, ingelesak dira bigarren 8 punturekin eta holandarrak daude hirugarren postuan, 7 punturekin. Wolfsburgek Manchester Uniteden aurka jokatuko du, eta PSV hurrengo fasera sailkatzeko aukerarik ez duen CSKAren aurka arituko da.

A multzoan, aldiz, ia dena erabakita dago. Real Madrilek lehen postua ziurtatuta du, eta Malmö izango du aurkari Bernabeun. PSG ere hurrengo faserako sailkatuta dago multzoko bigarren moduan. Frantziarrek Shakhtarren aurka jokatuko dute. Shakhtarrek (3 puntu) eta Malmök (3 puntu) Europa Ligara sailkatzea dute helburu jardunaldi honetan.

Benficak eta Atletico Madrilek C multzoko lehen postua izango dute jokoan Lisboan. Bi taldeak 10na punturekin berdinduta daude, eta final-zortzirenetarako sailkatuta daude. Multzoko beste partidan Galatasaray (4 puntu) eta Astana (3 puntu) neurtuko dira.

D multzoan Juventus da liderra 11 punturekin eta italiarrek azken postuan dagoen Sevillaren (3 puntu) aurka jokatuko dute Pizjuanen. Juvek lehen postua ziurtatu nahi du, eta Sevillak hirugarren postua gura du. Horretarako, Emeryk zuzentzen duen taldeak garaipena lortu eta Monchengladbachek (5 puntu) bigarren postuan dagoen Manchester Cityren aurka (9 puntu) galtzea behar du.

ltzea behar du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga