Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (joanekoa)

PSGk eta Benficak abantaila hartu dute

Erredakzioa

Paris Saint-Germainek 2-1 irabazi dio Chelseari final-zortzirenetako joaneko partida eta Benficak ere garaipena lortu du Zeniten aurka (1-0).

  • Ibrahimovic eta Maxwell. Argazkia: EFE

    Ibrahimovic eta Maxwell, Chelseari sartutako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

PSGk eta Benficak ondo ekin diete Txapeldunen Ligako final-zortzirenei. Bi taldeek garaipenak lortu dituzte joaneko partidetan eta abantaila hartu dute itzulerako norgehiagoketetarako.

Paris Saint-Germainek 2-1 irabazi dio Chelseari. Ibrahimovicek sartu du 1-0koa 39. minutuan, baina atsedenaldira iritsi orduko Obi Mikelek partida berdindu du (1-1). Lehia estu joan da bigarren zatian, baina 78. minutuan Cavanik 2-1ekoa sartu eta garaipena eman dio Pariseko taldeari.

Astearte honetan jokatu den beste partidan Benficak 1-0 irabazi dio Zeniti. Partida parekatua jokatu dute bi taldeek Lisboako Da Luz estadioan. Luzapenean erabaki da irabazlea. Criscitok bigarren txartel horia ikusi du 89. minutuan falta bat egiteagatik; Gaitanek fala bikain atera eta Jonasek garaipenaren gola sartu du.

Final-zortzirenetako joaneko partidak:

Asteartea, otsailaren 16a

PSG-Chelsea (2-1)

Benfica-Zenit (1-0)

Asteazkena, otsailaren 17a

Gent-Wolfsburg (20:45ean)

Erroma-Real Madril (20:45ean)

Asteartea, otsailaren 23a

Arsenal-FC Bartzelona (20:45ean)

Juventus-Bayern München (20:45ean)

asteazkena, otsailaren 24a

Dynamo Kyiv-Manchester City (20:45ean)

PSV-Atletico Madril (20:45ean)

il (20:45ean)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga