Itxi

Txapeldunen Liga

Bayern kanporatuta

Atletico Madrilek finalerako txartela lortu du

Erredakzioa

Koltxoneroek 2-1 galdu dute Bayernen aurka Allianz Arenan, baina joaneko partida 1-0 irabazi zutenez, finalera sailkatzea lortu dute. Griezmann jokoz kanpo egon da Atleticoren golean.

3:50

Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako finalerako txartela lortu du Bayern Munich kanporatu ostean. Koltxoneroek 2-1 galdu dute Allianz Arenan jokatu duten finalerdietako itzulerako partida, baina joaneko norgehiagokan 1-0 irabazi zutenez Milaneko finalean izango dira, maiatzaren 28an.

Bayern jaun eta jabe izan da itzulerako partidan. Alemaniarrek aurrea hartu dute markagailuan, lehen zatian Xabi Alonsok faltaz sartutako golari esker (1-0). Gainera, atsedenaldia baino lehenago bigaren gola sartzeko aukera izan dute, baina Oblakek gelditu egin du Mullerrek jaurtitako penaltia.

Bigarren zatiari ondo ekin dio Atletico Madrilek eta azkar lortu du partida berdintzea. Torresek pasea eman dio Griezmanni eta honek Neuer atezaina gainditu du (1-1). Jokalari frantziarra jokoz kanpoko posizioan egon da, baina epaileak ontzat eman du gola. Dena den, Bayernek ez du etsi eta 74. minutuan Lewandowskik 2-1koa sartu du. 90. minutura iristeko sei minutu falta izan direnean, epaileak berriro Bayernen aurkako erabakia hartu du; Torres area kanpoan erori da, baina Çakir turkiarrak penaltia adierazi du koltxoneroen alde. Fernando Torresek egin du jaurtiketa eta Neuer atezainak gola eragotzi du, baloia desbideratuta. Azken minutuetan Bayern jo eta ke ibili da erasoan, baina Atletico Madril ondo defendatu da, eta finalerako txartela lortu du.

Fitxa teknikoaa:

2 - Bayern Munich: Neuer; Lahm, Javi Martinez, Boateng, Alaba; Xabi Alonso, Vidal; Douglas Costa (Coman, 73. min), Müller, Ribery; eta Lewandowski.

1 - Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godin, Filipe; Saul, Gabi, Augusto (Carrasco, 46. min), Koke (Savic, 93. min); Griezmann (Thomas, 82. min) eta Fernando Torres.

Golak: 1-0, m. 31: Xabi Alonso. 1-1, m. 53: Griezmann. 2-1, m.74: Lewandowski.

Epailea: Cüneyt Çakir (Turkia).

Çakir (Turkia).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga