Itxi

Txapeldunen Liga

20:45ean

Borussia Dortmund-Real Madril, jardunaldiko partida

Erredakzioa

Gaur lehiatuko dira bi taldeak, 20:45ean, eta F multzoko lidergoa izango dute jokoan.

  • Borussia Dortmund. Argazkia. EFE

    Borussia Dortmundeko jokalariak zaleekin asteburuan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia. EFE

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia partida handi eta interesgarriekin dator. Gaur izango da, E, F, G eta H multzoetan lehiatzen diren taldeen txanda.

Asterateko partida handiena Borussia Dortmundek eta Real Madrilek jokatuko dute. Signal Iduna Park zelaian F multzoko lidertza izango dute jokoan, 20:45etik aurrera. Bi taldeak hiruna punturekin berdinduta daude multzoko lehen bi postuetan. Dortmundek 0-6 irabazi zion Legia Varsoviari lehen jardunaldian eta Real Madrilek 2-1 irabazi zion Portugleko Sportingi. Talde alemaniarrak ez du baja garrantzitsurik, baina Real Madrilek Marceloren eta Casemiroren bajak izango ditu. Multzo honetako beste partida Sportingek eta Legia Varsoviak jokatuko dute.

Beste partida garrantzitsu batzek ere jokatuko dira astearte honetan: E multzoan, Monaco-B. Leverkusen eta CSKA-Totenham; G multzoan, Kobenhavn-Club Brugge eta Leicester-Porto; H multzoan, Sevilla-Olympique Lyon eta Dimano Zagreb-Juventus.

g>.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga