Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (itzulera)

Monako, City, Atletico eta Bayer Leverkusen, final-laurdenei begira

Erredakzioa

Asteazken honetan jokatuko dira final-zortzirenetako itzulerako partidak, 20:45ean. Manchester Cityk 5-3 irabazi zion Monakori  joaneko neurketa; Atletico Madrilek, 2-4 Bayer Leverkuseni.

  • Manchester City-Monako. Argazkia: EFE

    Final-zortzirenetako joaneko Manchester City-Monako partidako irudia. Argazkia: EFE

Asteazken honetan jakingo dugu zein bi taldek osatzen dituzten Txapeldunen Ligako final-laurdenak. Monako, Manchester City, Atletico Madril eta Bayer Leverkusen nor baino nor ariko dira hurrengo faserako sailkapenaren bila.

Vicente Calderon estadioan Atletico Madrilek Bayer Leverkusen izango du aurkari. Koltxoneroek 2-4 irabazi zuten joaneko neurketa. Bestalde, Luis II.a estadioan Monakok eta Manchester Cityk neurtuko dituzte indarrak. Cityk 5-3 irabazi zuen joaneko partida.

oaneko partida.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga