Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako zozketa

Bayern-Real Madril, Atleti-Leicester eta Juventus-Barça, kanporaketak

Agentziak | Erredakzioa

Beste kanporaketan, Borussia Dortmund eta Monakok neurtuko dituzte indarrak. Joaneko partidak apirilaren 11-12an jokatuko dira, eta itzulikoak, astebete geroago, 18-19an.

  • Leicesterreko jokalariak. Argazkia: Efe.

    Leicesterreko jokalariak. Argazkia: Efe.

Real Madrilek Bayern Munichen aurka neurtuko ditu indarrak Txapeldunen Ligako final-laurdenetan. Atletico Madrilek, berriz, Leicester izango du aurkari; eta Bartzelonak, Juventus. Zozketa Nyonen egin dute, Suitzan, UEFAren egoitzan.

Beraz, Zidanen taldeak, gaur egungo txapeldunak, Carlo Ancelotti madrildarren entrenatzailea ohiaren taldea izango du aurrean. Atleticoren bolatxoa izan da lehenengoa ateratzen, eta Ingalaterrako txapeldunarekin jokatzea egokitu zaio.

Bartzelonarena, berriz, zozketako azken bolatxoa izan da, eta ordurako kataluniarrek bazekiten Juventus izango zela euren aurkaria.

Joaneko partidak apirilaren 11-12an jokatuko dira, eta itzulikoak astebete geroago, 18-19an.

 

Final-laurdenetako kanporaketak

Atletico Madril - Leicester City

Borussia Dortmund - Monako

Bayern Munich - Real Madril

Juventus - Bartzelona

zelona