Itxi

Txapeldunen Liga

Gaur, 20:45ean

Bayern Munich-Real Madril, Europako klasikoa

Erredakzioa

Allianz Arenak hartuko du final-laurdenetako joaneko partida handia 20:45ean. Beste kanporaketan Atletico Madrilek eta Leicesterrek neurtuko dituzte indarrak.

  • Bayern Munich. Argazkia: EFE

    Bayern Municheko jokalariak euren zaleekin Dortmunden aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Gaur Txapeldunen Ligako final-laurdenetako bi kanporaketen joaneko norgehiagokak jokatuko dira. Ikuskizuna Municheko eta Madrileko hirietan izango da.

Final-laurdenetako partida handia Bayern Munichek eta Real Madrilek jokatuko dute Allianz Arenan. Alemaniarrek Hummelsen baja garrantzitsua dute, eta Real Madrilen baja dira Pepe eta Varane. Apustuetan Bayern da faboritoa.

Bestalde, Vicente Calderon zelaian Atletico Madril eta Leicester taldeak ariko dira nor baino nor. Kanporaketa honetan koltxoneroak dira faborito argiak.

 

p> 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga