Itxi

Txapeldunen Liga

Gaur, 20:45ean

Txapeldunen Liga, finalisten zain

eitb.eus

Real Madril-Atletico eta Monako-Juventus finalerdiak jokatuko dira asteartean eta asteazkenean.

Real Madrilek eta Atletico Madrilek gaur (20:45) jokatuko dute Santiago Bernabeu futbol-zelaian Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida. Bueltakoa hilaren 10ean izango da, Vicente Calderonen.

Ustezko hamaikakoak

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco; Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Atletico Madril: Oblak; Savic, Godín, Lucas, Filipe; Carrasco edo Gaitan, Gabi, Saul, Koke; Griezmann eta Gameiro.

Epailea: Martin Atkinson (Ingalaterra).

Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 20:45

Beste partida Monakok eta Juventusek jokatuko dute, asteazkenean.

Joaneko partidak

Maiatzak 2

Real Madril - Atletico Madril

Maiatzak 3

Monako - Juventus Turin

Bueltako partidak

Maiatzak 9

Juventus Turin - Monako

Maiatzak 10

Atletico Madril - Real Madril