Itxi

Txapeldunen Liga

Atletico kanporatuta

Real Madrilek final handirako txartela lortu du

Erredakzioa

Atletico Madrilek 2-1 irabazi dio Real Madrili finalerdietako itzulerako partida, baina merengeek joaneko neurketa 3-0 irabazi zutenez, finala joatuko dute Juventusen aurka Cardiffen.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Isco, Atleticori sartutako gola ospatzen Ramosekin btera. Argazkia: EFE

Real Madrilek Txapeldunen Ligako finala jokatuko du Juventusen aurka Cardiffen ekainaren 3an. Atletico Madrilek garaipena lortu du (2-1) finalerdietako itzulerako partidan, baina Real Madrilek joanekoa 3-0 irabazi zuenez, finalerako sailkapena lortu du.

Atletico Madril erasokor zelairatu da, eta Saulek 1-0ekoa sartu du 12. minutuan. Hiru minutu beranduago, 15. minutuan, Griezmannek penaltiz sartu du 2-0ekoa. Varanek falta egin dio area barruan Torresi. Koltxoneroak kanporaketan sartu dira, baina minutuak aurrera joan ahala Real Madril baloiaren jabe egin da, eta 42. minutuan Iscok 2-1ekoa sartu du. Benzemak jokaldi ikusgarria egin, pasea eman dio Kroosi, Oblak atezainak alemaniarraren jaurtiketa desbideratu du, baina aldaratzea sare barrura bidali du Iscok.

Real Madrilen golak ia erabakita utzi du kanporaketa. Bigarren zatian bi taldeek golak sartzeko abaguneak izan dituzte, baina bietako batek ere ez du aurkariaren atea zulatzea lortu. Amaieran, Atletico Madrilen garaipena, baina Real Madrilek jokatuko du finala.

Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Oblak; Gimenez (Thomas, m. 55), Savic, Godin, Filipe; Carrasco, Gabi, Saul, Koke (Correa, m. 75); Griezmann eta Torres (Gameiro, m. 55).

1 - Real Madril: Keylor Navas; Danilo, Varane, Ramos, Marcelo; Kroos, Casemiro (Lucas Vázquez, m. 75), Modric; Isco (Morata, m. 87), Benzema (Asensio, m. 75) eta Cristiano Ronaldo.

Golak: 1-0, m. 12: Saul. 2-0, m. 16: Griezmann. 2-1, m. 42: Isco.

Epailea: Cuneyt Cakir.

> Cuneyt Cakir.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga