Itxi

Txapeldunen Liga

Cardiff

Irene Paredesen PSG taldeak Txapeldunen Ligako finala galdu du, penaltietan

Agentziak | Erredakzioa

Olympique Lyon taldeak titulua irabazi du partida hobea jokatuta, baina ez da golik sartzeko gai izan.

  • Olympique Lyoneko jokalariak, titulua ospatzen. Argazkia: Efe.

    Olympique Lyoneko jokalariak, titulua ospatzen. Argazkia: Efe.

Olympique Lyon taldeak Txapeldunen Liga irabazi du Paris Daint-Germain taldeari penaltietan 7 eta 6 irabazita. Partida bizia jokatu dute bi taldeek, eta gola egiteko aukerak izan dituzte, baina luzapena ere hutsean bukatu ostean penaltietara jo behar izan dute.

Iaz gertatu bezala, Olympique taldeak penaltietan eraman du titulua. Porrot mingarria hartu du Irene Paredes Realeko eta Athleticeko jokalari ohiaren taldeak, are gehiago datorren urtean Txapeldunen Liga ez duela jokatuko kontuan izanda.

Duela bi aste, gainera, Lyonek Kopa irabazi zion PSGri, penaltietan ere, eta emaitza berberarekin.

Bouhaddi atezaina izan da txapeldunen heroia, garaipenaren gola sartuta, Kiedrzyneken hutsaren ostean.

Parisko taldeak izan du lehen zati osoko aukerarik onena, baina ez dute asmatu, eta bigarren zatian, Olympique hobeto aritu da.

Golik gabe, luzapenean ere erasora joan dira bi taldeak, baina markagailuan aldaketarik eragin gabe. Penaltietan, eta seina izan direnean, Bohaddik egin du garaipenaren gola.