Itxi

Txapeldunen Liga

Juventusi 1-4 irabazita

Real Madrilek bere 12. Txapeldunen Liga irabazi du

A.B.

Juventusi 1-4 irabazi dio final handia Cardiffeko Millenium zelaian eta bigarren urtez jarraian irabazi du Championsa. Cristiano Ronaldo (bi gol), Mandzukic, Casemiro eta Asensio izan dira golegileak.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madrileko jokalariak Txaperldunen Ligako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Real Madril izendatu da 2017ko Txapeldunen Ligako irabazle final handian Juventusi 1-4 irabazita. Bigarrenez jarraian irabazi du Txapeldunen Liga Real Madrilek, Champions League izena duenetik inork lortu ez duena eginez.

Neurketako 20. minutuan iritsi da partidako lehen gola; Cristiano Ronaldok sartu du 0-1ekoa. Pozak, ordea, ez dio gehiegi iraun Madrileko taldeari Mandzukicek gol ikusgarri batekin norgehiagoka berdindu (1-1) baitu atsedenaldira iritsi autrretik.

Bigarren zatian Zidanek zuzentzen duen taldea izan da baloiaren jabe eta Espainiako taldearen nagusitasunak saria jaso du; Casemirok area kanpotik egin duen jaurtiketak Khedirarengan jo eta Buffon gainditu du (1-2). 62. minutuan etorri da Casemiroren gola eta bi minutu beranduago Cristiano Ronaldok finala erabakita utzi du, 1-3koa sartuta. Azken ordu erdian Juventus saiatu da aldeak murrizten, baina Real Madrilek kontrolpean izan du Italiako taldea. Neurketa erabakita egon den arren, 90. minutuan Madrileko taldeak garaipena biribildu du Marco Asensiok sartu duen 1-4koarekin.

Fitxa teknikoa:

1 - Juventus: Buffon; Barzagli (Cuadrado, m.64), Bonucci, Chiellini, Alex Sandro; Khedira, Pjanic (Marchisio, m.70); Dani Alves, Dybala, Mandzukic; eta Higuain.

4 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos (Morata, m.89), Modric, Isco (Marco Asensio, m.82); Cristiano Ronaldo eta Benzema (Bale, m.77).

Golak: 0-1, m.20: Cristiano Ronaldo. 1-1, m.27: Mandzukic. 1-2, m.61: Casemiro. 1-3, m.64: Cristiano Ronaldo. 1-4, m.90: Marco Asensio.

Epailea: Felix Brych (Alemania).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga