Itxi

Txapeldunen Liga

Basaksehir kanporatuta

Sevillak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu du

Redacción

Bina (2-2) berdindu du Istanbul Basaksehir taldearen aurka eta joanekoa 1-2 irabazi zuen. Celtic, Napoli, Olympiacos eta Maribor taldeek ere sailkapena lortu dute.

  • Sevilla. Argazkia: EFE

    Sevillako jokalariak sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Sevillak Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzea lortu du Istanbul Basaksehir taldea kanporatuta. Andaluziarrek bina (2-2) berdindu dute talde turkiarraren aurka eta joanekoa 1-2 irabazi zuten. Celtic, Napoli, Olympiacos eta Maribor taldeek ere sailkapena lortu dute.

Sanchez Pizjuaneko partida ez da erosoa izan Sevillarentzat, Eliak turkiako taldea aurretik jarri baitu. Bigarren zatian Parejak neurketa berdindu eta ondoren Ben Yedderrek aurretik jarri du Sevilla. Turkiako taldeak, aldiz, ez du etsi eta neurketa berdindu du Viscaren bitartez. Amaieran, berdinketa (2-2) eta sailkapena andaluziarrentzat.

Bestalde, Celticek sailkapena lortu du Astana kanporatuta. Glasgowko taldeak 5-0 irabazi zuen joaneko partida, baina itzulikoan 4-1 jarri da aurretik Astana. Azken txanpan, ordea, Celticek bi gol egin ditu, eta 4-3ko emaitzarekin amaitu da lehia. Napolik ez du arazorik izan Nizari 0-2 irabazteko eta joaneko neurketa ere 2-0 irabazi zuten. Olympiacosek 0-1 irabazi dio Rijekari, joaneko partida 2-1 irabazi zuelarik. Azkenik, Mariborrek joaneko neurketako aurkako 2-1ekoa irauli du Hapoel Beer-Sheva taldeari 1-0 irabazita itzuliko partida.

Emaitza hauen ondorioz, Rijeka, Hapoel Beer-Shiva, Astana, Niza eta Istanbul Basaksehir taldeek Europa Liga jokatuko dute.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga