Itxi

Txapeldunen Liga

6. JARDUNALDIA

PSGk eta Bayernek, lidergoa jokoan; Juventusek, Unitedek eta Erromak, sailkapena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Astearte honetan Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute A, B, C eta D multzoetako taldeek. Asteazkenean iritsiko da beste multzoetako taldeen txanda.

  • PSG garaitezin azaldu da Txapeldunen Ligako orain arteko partidetan. Argazkia: EFE

    PSG garaitezin azaldu da Txapeldunen Ligako orain arteko partidetan. Argazkia: EFE

Paris Saint Germainek (PSG) eta Bayernek norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute astearte honetan Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Talde biak sailkatuta daude hurrengo fasera igarotzeko, baina alemanek euren multzoko lehen postua kendu nahi diete frantsesei. Beste taldeei dagokienez, Juventus, Manchester United eta Erroma final-zortzirenetarako txartelaren bila arituko dira.

Carlo Ancelotti entrenatzaile postutik bota eta haren ordez Jupp Heynckes jarri ostean Alemaniako taldeak hasi duen bolada onak PSGren aurka garaipen handia lortzeko itxaropena ematen die alemanei, eta, hartara, multzoko lehen postua eskuratzekoa. Horretarako, baina, joaneko partidan lortutako 3-0ko emaitza irauli beharko dute.

Juventus, bere aldetik, Olinpiakos azpiratzeko beharrizanarekin zelairatuko da, hurrengo fasera sailkatu nahi badu. Italiarrek huts eginez gero, puntu bat atzetik dagoen Sporting Lisboari aukera emango diote, baina Bartzelonari irabazi beharko dio horretarako.

Unitedek nahikoa du puntu batekin

United taldeak puntu bat lortu behar du azken jardunaldian; izan ere, Basilearen aurka galtzeak CSKAren aurrean erabateko lasaitasunez aritzea eragozten dio.

CSKAk, berriz, irabazi egin behar du Manchesterren etxean, Basilearekin berdinduta baitago sailkapenean.

Erromak Qarabag hartuko du; Azerbaijango taldeak ez du ezer jokoan, baina Italiako taldeak irabazi egin behar dio, aurrera egin nahi badu. Izan ere, Atleticok Londresen Chelsearen aurka garaipena lortzen badu, italiarrak kanpoan geratuko dira, eta madrildarrak sailkatu.

SEIGARREN JARDUNALDIKO PARTIDAK (20:45ean jokatuko dira guztiak)

A MULTZOA

Manchester United - CSKA Mosku
Benfica - Basilea

B MULTZOA

Bayern - PSG
Celtic - Anderlecht

C MULTZOA

Chelsea - Atletico Madril
Erroma - Qarabag

D MULTZOA

Bartzelona - Sporting
Olinpiakos - Juventus

akos - Juventus