Itxi

Txapeldunen Liga

FINAL-ZORTZIRENAK

Bartzelonak berdinketa lortu du Londresen; Bayernek ez dio aukerarik eman Besiktasi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valverderen mutilek bana egin dute Chelsearen aurka Stanford Bridge zelaian, bere aldetik, Munichen Bayernek aise azpiratu du Besiktas (5-0).

  • William izan da partidako jokalaririk nabarmenetakoa. Argazkia: EFE

    William izan da partidako jokalaririk nabarmenetakoa. Argazkia: EFE

Bartzelonak bana berdindu du (1-1) Chelsearen kontra Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko norgehiagokan, Leo Messik sartutako gol bati esker. Argentinarraren golak William brasildarrak etxekoentzat aurretik lortutakoa parekatu du.

Chelsearen erasoko hegalekoak 62. minutuan bere taldea agintzen jarri du markagailuan, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain bat dela medio. Dena den, Messi txikiak ezin hobeto baliatu du 13 minutu geroago Andres Iniestak lapurtu eta berari emandako baloia.

Bere aldetik, Bayernek bere nagusitasuna azaldu du Besiktasen aurrean, 5-0 azpiratu baitu talde turkiarra. Hori bai, Besiktas hamar jokalarirekin geratu da ia hasi eta berehala (16. minutuan), eta horrek asko baldintzatu du partidaren nondik norakoa. Epaileak Domadoj Vida jokalaria kaleratu du txartel gorri zuzena aterata. Etxekoen golegileak honako hauek izan dira: Thomas Müller (2), Robert Lewandowski (2) eta Kingsley Coman (1).