Itxi

Txapeldunen Liga

Jokoan

United, Sevilla, Erroma eta Shakhtar, final-laurdenen bila

eitb.eus

Manchester Unitedek eta Sevillak final-zortzirenetako itzuliko neurketa jokatuko dute Old Trafforden. Joanekoa golik gabe amaitu zen (0-0). Erromak, Shakhtarren aldeko 2-1ekoa irauli beharko du.

  • Manchester United. Argazkia: EFE

    Manchester Unitedeko jokalriak entrenamenduan. Argazkia: FE

Manchester United, Sevilla, Erroma eta Shakhtar Donetsk taldeek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela bilatuko dute astearte honetan. Partidak, 20:45ean hasiko dira.

Old Trafforden Manchester United eta Sevilla lehiatuko dira. Joaneko neurketa golik gabe (0-0) amaitu zen. Unitedek Liverpooli irabazi zion (2-1) larunbatean eta Sevillak galdu egin zuen Valentziaren aurka (0-2). Manchester Unitedek zalantza asko ditu; Ander Herrera, Paul Pogba, Marcos Rojo, Phil Jones eta Daley Blind jokalarienak, esaterako. Sevillan, aldiz, baja dira Jesus Navas, Sebastien Corchia eta Miguel Layun. Navas eta Corchia min hartuta daude, eta Layunek ezin du jokatu, Portorekin jokatu baitzuen Txapeldunen Ligan.

Astearte honetako beste partida Erromak eta Shakhtar Donetsk taldeek jokatuko dute Erromako Olinpikoan. Joaneko partida Shakhtarrek irabazi zuen, 2-1eko emaitzarekin.